XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. LURRAK BERE EMARIAK ESKAINTZEN DIZKIGU

BOGA, BOGA MARIÑELAK .

Noizbait, Donibane Lohitzunetik, Getaritik, Mutrikutik, Ondarrutik edo Bermiotik paseiatuko zenuten; itsas-ertzeko herriak dira, itsas-portu garrantzitsuak.

Eskualde honen luzera 225 Kilometrotakoa da.

Orain dela 300 miloi urte baino gehiago, gaur egun Euskal Herria osatzen duen lurra itsasoak estaltzen zuen.

Itsasoak geroago, eragin izugarria izango zuen gizon askorengan, itsas-arrantzatik biziko baitziren.

Aintzin-aintzinetik egiten dute arrantzan euskaldunek.

Historiaurreko haitzulotan arrain-bizkarrezurrak, arpoinen hondarrak eta arrainen marrazki batzuk aurkitu dira.

Geroxeago Euskaldunak balea eta makailu arrantzan nabarmendu ziren.

Izoki (Isturitz)/ Paleolitos-ko arpoiak.

ARRANTZA MOETAK.

Itsas-portutik hurbil egiten den arrantzari baxurakoa deitzen zaio: antxoa udaberrian, atuna udaran, eta urteko azken eta hasierako hilabeteetan, berriz, itsasaldeko atuna, txitxarroa, sardina eta beste arrainak harrapatzen dira.

Hondarrabia eta Bermioko untziak txikiagoak dira eta legatza harrapatzen dute.

Arrantza moeta horri legatz-arrantza deitzen zaio.

Alturako Arrantza itsas zabalean egiten da eta arrantzaleek hilabete batzuk iragan dezakete lurra ikusi gabe.

Horregatik dituzte itsas-untzi hauek hozkailu handi batzuk, harrapatzen duten arraina kontserbatzeko.

Beste arrantza moeta Altura handiko arrantza da.

Arrantza moeta honek makailua harrapatzen du eta kostatik asko urruntzen da.

Makailu arrantzan diharduten Pasaiako 31 arrantza-untzik krisialdi gogorra ari dira jasaten.

Horren ondorioz harrapaketak asko jaitsi dira: 1976. urtean 26 miloi kilo harrapatu bazituzten, 1981. urtean, berriz, 9 miloi baino ez zituzten harrapatu.

Bermioko 40 arrantza-untzik Afrikako Mendebaldeko kostan ari dira lanean.

Atuna harrapatzen duen untzi-hozkailu flota hau Espainiako modernoenetakoa da.

Harrapatu eta izozten duten arrainak kontserba-industrietara doaz.